XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

[11 KAPITULUA]

[Jainkoaren ixuriak maitasun-antsiak sortzen ditu]

1. Maitasun-sugar au, oi danez, asibarritan ezta nabaitzen, arimak bere sortzeko loiak gaitik izetzen asi barri dagoalako, edo arimak zer dan igarri eziñez lekurik baketan emoten ezteutsolako, esan dogunez, alan nai olan bere Jainko-min apurren baten ikutua nabaitzen dauan arren.

Baiña aurrera joan ala, arimak gero ta geiago ikusten dau bere burua jainkozaleago eta Jainko-maitasunean sutsuago, maitasun eta zaletasun ori zelan eta nondik datorkion eztakiala eta ulertu ezin dauala.

Eta batzuetan sugar ori ainbestean geiagotzen jakola ikusita, benetan maitasun-antsiz maite dau Jainkoa.

Gau onetan egoala, berari jasotakoaren barri emonez, onela diño Dabid'ek (Sal 72,21 22): Suak artu dau nire biotza (Jainko miñez dagoanaren suak), eta gultzurrunak aldatu egin jataz (au da, nire sentzumeneko griñak eta joerak sentzumenaren aldetik gogo barruko aldera aldatu jataz, lengo griña guztiak legorturik eta ixildurik geldituz) eta ni utsean gelditu naz ezerezturik, zelan ez nenkiala.

Izan bere, len esan dogunez, arimak nondik nora dabillan jakin barik, len gozo zituen beko ta goiko gauza guztien alderako ezereztuta ikusten dau bere burua; eta Jainkoaren maitasun utsa gelditzen jako barruan zelan eta zertatik dauan eztakiala.

Eta batzuetan maitasun sugar ori geituaren geituz, barruko Jainko miñaren andiz, egarri orretan azurrak igartu egiten jakozala iruditzen jako, bere izate guztia zimeldu, bere beroa ta indarra galdu egiten dituala maitasun egarri orren indarrez.

Egarri ori benetan bizia dala ikusten dau arimak.

Orixe bera ebala nabaitzen eban Dabid'ek, onako au esan ebanean:

Jainko biziaren egarri izan da nire arima (Sal 41,3).

Egarri onek, ain bizia dala, egarria kendu egiten dauala esan geinke.

Alan bere, egarri ori ezta beti ain bizia, noizik beinean baino; baina egarrien bat izatea arimak sarritakoa dau.